ZERBITZUAK
Gizarte arreta
Programa honen ardura gizarte langile batek dauka eta informazioa, aholkularitza eta babesa eskaintzen die banakoei edota taldeei, entzumen urritasuna duten pertsonei zein beren senideei edo interesa izan dezakeen edonori.
Elkarterako sarbidea da: ASORNA zer den, nola sortu zen, orain duen funtzionamendua eta eskaintzen dituen programa eta zerbitzuen berri ematen du zerbitzu honek.
Zerbitzua 1982an hasi zen. Hortaz, talde honekin lanean ia 30 urteko esperientzia daukagu. Entzumen urritasunarekin lotutako edozein gairen inguruan informazioa edo aholkularitza jaso nahi duten banakoentzat eta entitateentzat ezinbesteko erreferentzia-zerbitzua da.
Pertsona gorrei eta gor-itsuei, senideei, entitate publiko edo pribatuei eta gizabanakoei.
Harrera ordutegia astelehenetik ostegunera 10.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 19.00etara da. Hitzordua aurrez eskatzea beharrezkoa da eta hiru eratara egin daiteke: