CDS euntzumen urritasuna duten pertsonen kirol jarduerara bideratutako kluba da. Hasieran “Agrupación Deportiva de Sordos de Navarra” izendatu zuten eta 1983an Kirolen Goi Mailako Batzordean erregistratu zen kirol klub gisa, ordundik, izaera juridiko propioa duen kluba osatuz. 1993an CDS izenarekin erregistratu zuen Nafarroako Kirol eta Gazteria Institutuak. Espainiako gorrentzako kirol federazioko (FEDS) eta Nafarroako egokitutako kirolen federazioko bazkide da.
Nafarroako Gorren Kirol klubean, sortu zenetik, era anitzeko kirol jarduerak egin dira, futbola, areto futbola, petanka, mendi bizikleta, boloak, atletismoa … Aipatu jardueretan, Espainiako txapelketetan parte hartu izan du emaitza onekin. FEDSa eta Espainiako selekzioak bitarteko, pertsona gorrentzako nazioarteko txapelketetan parte hartzen du, futbolean Nafarroako pertsona gorrek egin duten bezala.
Entzumen urritasunagatik gutxienez %33 minusbaliotasun ziurtagiria duen edozein pertsonari. Ez da beharrezkoa ASORNAko bazkide izatea.
FEDSarekin loturiko kiroletan bakarrik parte hartu ahalko da.