Proiektu integrala da, pertsona gorren ikaskuntzan batera ematen diren alderdiak barne hartzen dituelako: adin tarte bat baino gehiago, komunikazio sistema ezberdinak (zeinu hizkuntza, ahozko hizkuntza), irakaskuntza arautua edo ez-arautua, ikasketa teknikak eta ohiturak, giza abilezien garapena, e.a. ASORNAko Hezkuntza Sailak Pertsona Gorrentzako Hezkuntza Proiektu Integrala kudeatzen du.
1988tik, hezkuntza berdintzailea edo ikasketa arautuak burutzen zituzten pertsona gorrentzako laguntza hasi zenetik, ASORNAk, hezkuntza jarduerak garatzen ditu. 2000.urtean helduentzako irakurketa eta idazketa tailerrak hasi ziren eta 2003an etorkin gorrentzako ZHn eta gazteleran alfabetatze-programa sortzeko beharra azaldu zen. Guraso gorren eskola berriki sortu den jarduera da. 2006an hasi zen funtzionamenduan, emaitza bikainak lortuz gainera.
Entzumen urritasuna duen pertsona orori.
Honetaz gain, aholkularitza eta orientazioa eskaintzen die, gorrei, senideei eta zentroei, pertsona gorren heziketarekin lotutako gaiei buruz: baliabideak, irisgarritasuna, eskubideak, e.a.