ASORNA

Nafarroako Pertsona Gorren Elkartea

Zerbitzuak - Zeinu Hizkuntza ZH

ZERBITZUAK

Zeinu Hizkuntza Saila

Zer da Zeinu Hizkuntzaren irakaskuntza eta hedapen proiektua?



Bideoa deskargatu MediaPlayer edo QuickTime

Proiektua nabarmenki ezberdinak diren bi lan-ildotan banatzen da:

 

Ze esperientzia dugu?



Bideoa deskargatu MediaPlayer edo QuickTime

2008an Nafarroako ZH irakaskuntzaren historiak 30 urte bete zituen. ASORNA izanik Foru Erkidegoan ikastaroak hizkuntza honetan eskaintzen dituen bakarra.

1976an, Jesús Ayerra, Pertsona Gorren Espainiako Konfederazioko ZH irakasle bat, garai hartan ASORNAko lehendakaria zen Carmen Igalen laguna, astebururo etortzen zen bere borondatez klaseak ematera. Ikasle kopurua murritza zen eta pertsona gorrekin harreman handia zuten. Madrilen ondoren, Nafarroa izan zen zeinu hizkuntza ikastaroak eman zituen lehen autonomia erkidegoa. Gerora Jose Miguel Ardanazek ordezkatu zuen. ASORNAk 1985eko material didaktiko zaharra dauka gordeta. Garai hartan “mimikako ikastaroa” izendatu zuten.

1994an “Vista” izeneko irakaskuntza metodoa aukeratu zen. Estatu Batuetatik hartu zen eta Espainiara eta gorren kulturara egokitu zuten. 1997an berritu zuten.

2000.urtean CNSE-k "Signar" deituriko irakaskuntza material berriak sortu zituen. Hiru maila ezberdinetarako liburu eta bideo edo DVDak dituena. Gainera, ZH irakasleen formazioa sustatu zuen. Honi esker irakaskuntzaren profesionalizatzea eman da, ondorioz kalitatea ere hobetu delarik.

Nori zuzendua dago?



Bideoa deskargatu MediaPlayer edo QuickTime

ZHn komunikatzeko ikastaroak: Parte hartze irekia.

Neurrira eginiko ikastaroak: Entitate publikoei edo pribatuei.

Zeinu Hizkuntzaren eta Gorren kulturaren hedapena: Pribatua zein publikoa izan, pertsona gorren inguruan, euren hizkuntza, kultura, beraien irisgarritasun arazoen inguruan, e.a. sentsibilizazioa eta informazioa jaso nahi duen edozein entitateri.

Zeinu hizkuntzaren irakaskuntza:



Bideoa deskargatu MediaPlayer edo QuickTime

ZHn komunikatzeko ikastaroak

Nori zuzenduak…
…Hizkuntza hau ikasteko interesa duen eta 16 urtetik gorakoa den edonori.

Nolakoak dira ikastaroak
Hiru mailatan banatzen dira: oinarrizkoa, erdikoa eta goi-mailakoa. Maila bakoitzaren iraupena 120 eskola-ordukoa da. Klaseak urria hasieran abiatzen dira eta maiatza bukaeran amaitu, astean bi egunez, egunean bi orduz. Ikastaro hauek goizez zein arratsaldez eskaintzen dira.
Halaber, eskola garaian eta udan ikastaro trinkoak antolatzen dira.
Plazak mugatuak dira.

Matrikula-epea
Eskola egutegia jarraitzen duten ikastaroetarako, irailean. Ikastaro trinkoei dagokienez, hasiera dataren araberakoa izango da. Aurretiaz ohartaraziko da.

Egiaztagiriak
Espainiako Pertsona Gorren Estatu mailako Konfederazioak (CNSE) aintzat hartzen ditu.
CNSEk homologatu ditu ikastaroak eta beste Autonomia Erkidegoetako ikastaroekin baliozkotu daitezke.

Ikastaroak neurrira

INAP, CAP, INSS, ONCE, ANFAS, UGT, CAN, e.a. bezalako entitateekin edo eskatu ezkero besteren batekin elkarlanean, ikastaroak eskaintzen ditugu. Honela, kurrikulum egokitzapena egin daiteke, helburuak eta edukiak bakoitzari dagokion alor zehatzera bideratuz eta ikus-entzunezko materiala ere badago.

Zeinu Hizkuntzaren eta Gorren kulturaren hedapena



Bideoa deskargatu MediaPlayer edo QuickTime

Liburutegia eta bideoteka: Gorren komunitateari buruz eta bere dinamika sozio-kulturalaren inguruan, zeinu hizkuntza produkzioak eta entzumen urritasunarekin zerikusia duten zenbait arlori buruzko material zehatza daukagu. Contamos con una selección específica de material sobre la Comunidad Sorda y la dinámica socio-cultural que la envuelve, producciones en lengua de signos, y aspectos relativos a la deficiencia auditiva.

Sentsibilizazio ekintzak: Eskoletan, institutuetan, unibertsitateetan, entitate publiko edo pribatuetan eta hezkuntza linguistikoarekin, urritasunekin edo zehazkiago Gorren Komunitateari buruzko ekitaldietan.

ZHn alfabetatzea, pertsona gorrentzako hezkuntza proiektu integralaren barruan.

Pertsona gorren heziketa bere garapen integrala kontutan hartzen duen ikuspegi batetik ulertzen dugu. Hots, haur gorrei eta hauen senideei ikusizkoa eta imintziozkoa den hizkuntza bat eskaini nahi diegu komunikazio tresna gisa. Eta baita pentsamendu tresna gisa ere, beste era bateko kognizio eta afektu mailako ikaskuntzak barneratzea baimenduko duena.

Gaur egun etorkinen fenomenoa, gizarte mailako apustu berri bat bezala agertzen zaigu. ASORNAtik gure esperientzia eskaintzen dugu, ZHren irakaskuntzaren bidez pertsona etorkin gorren eta euren senitartekoen integrazioa lortzeko. Izan ere, gehienetan euren herrialdeko Zeinu Hizkuntza soilik ezagutzen baitute.

Informazioa: Gorren komunitatearen inguruan edo beren hizkuntzaren inguruan zalantzaren bat baduzu, edo besterik gabe, aspektu zehatzen bat ezagutzeko jakin-mina baduzu, bisita gaitzazu duda-mudarik gabe.

Nola jarri harremanetan?



Bideoa deskargatu MediaPlayer edo QuickTime

Gehiago jakin nahi duzu? Sartu zaitez gure blogean!



Bideoa deskargatu MediaPlayer edo QuickTime

Gora joan

Castellano

Euskara

English

¡CSS Válido! Valid XHTML 1.0 Strict Web accesible 2011