ZERBITZUAK
Aisia eta Astialdia
Programa honen bidez entzumen urritasuna duten pertsonei jarduerak burutzeko bitartekoak eta estimuluak eman nahi dizkiegu, honela, adierazpenaren, komunikazioaren, sormenaren eta kritikotasunaren hazkuntza baimentzeko. Bestalde, elkartzeko espazioak sortuz, erabiltzaileei garapen pertsonalerako, formaziorako eta gizartean parte hartzeko aukerak eskaintzen saiatzen gara.
Elkartea sortu zenetik egon dira aisialdiko eta kulturarekin loturiko jarduerak. Izan ere pertsona gorrak entitatearen lehenengo urteetan elkarrekin astialdiaz gozatzeko elkartzen ziren.
Garai hartan bazkideek zenbait ekitaldi, jarduera, txapelketa eta elkarretaratze antolatzen zituzten beste Autonomi Erkidego batzuetako pertsona gorren elkarteekin elkarlanean, elkartegintza bultzatzeko bide bezala.
Denboraren joanean, bazkideen kopurua pixkanaka areagotzen joan zirelako, sortutako gizarte aldaketak zirela medio eta elkartearen beraren barne-aldakuntzak zirela eta, aisia eta astialdia zerbitzuak antolamendu eta parte hartze egitura propioa ezarri zuen ASORNA barruan, “Kultura saila” izenburupean.
Foru Erkidegoko entitate ezberdinek antolatzen dituzten jardueretan pertsona gorrak egon daitezen eta integratu daitezen lanean dihardugu 2005az geroztik. 2009an beren ibilbidea hasi berri dute Emakume batzordeak, emakume gorrei zuzenduriko aisia eta kultur ekintzak antolatzen dituenak, eta gazteria batzordeak.
Entzumen urritasuna duen edozein pertsonari, bere senideei, lagunei, zeinu hizkuntza ikastaroko ikasleei, e.a.