ZERBITZUAK
Pertsona Gorrentzako Lan-bitartekaritza Zerbitzua, SILPES.
SILPES Pertsona Gorrentzako Lan-bitartekaritza zerbitzua da. Zerbitzu espezializatua da eta entzumen urritasuna dutenen lan eremuko beharrei eta ezaugarriei erantzuten die. Kanpotik, enpresekin, SNErekin, gizarte zerbitzuekin, e.a. koordinatzen da. Barnetik, aldiz, ASORNAko Gizarte Arreta Zerbitzuarekin, ZHIZrekin eta Hezkuntza sailarekin.
2002.urtean sortu zen, Pertsona Gorren Estatu mailako Konfederazioak bultzaturik. Helburua, pertsona gorrei lan merkaturako sarrera erraztea zen, beste hiritar guztien baldintza berdinetan. Honela, bizitza sozialean eta komunitatean era egokian integratzea sustatuz.
Ordutik, asko eta asko dira zerbitzu hau erabili duten enpresak, erakundeak, elkarteak, sindikatuak, e.a., baita entzumen urritasuna duten pertsonak ere.
Pertsona gorrei:
Enpresei:
Zerbitzua erabili nahi duten enpresak, erakundeak, entitateak edo entzumen urritasuna duten pertsonak honela jarri daitezke harremanetan:
Zerbitzu hobea eskaini asmoz, beharrezkoa da aurrez hitzordua eskatzea.