ZERBITZUAK
Zeinu Hizkuntza Interpreteen Zerbitzua, ZHIZ.
ZHIZ, ASORNAko Zeinu Hizkuntza Interpreteen Zerbitzua da. Tituludun profesionalek osatzen dute eta entitate publikoen eta pribatuen dirulaguntza jaso dugu. Zerbitzu honen helburu nagusia da zeinu hizkuntza erabiltzaileen eta ahozko hizkuntza erabiltzaileen arteko komunikazio oztopoak gainditzea.
ZHIZk, pertsona gor-itsuentzako gida-interpretazio zerbitzuak ere betetzen ditu.
Zerbitzua, bere horretan, 1988an hasi zen martxan. ZHIZk, zerbitzu mota guztietan du esperientzia, baita pertsona gor-itsuei bideraturikoetan ere. Foru Erkidegoan bakarra da eta goranzko joera daukala argi dago. Izan ere 2003 eta 2008 bitartean bertaratze zerbitzu kopurua % 261,44 areagotu baitzen.
Zerbitzu hauek, pertsona gorrek edo gor-itsuek, entzuten dutenek, entitate publiko edo pribatuek eska ditzakete.
Lanegunetarako denean zerbitzua 48 ordu lehenago eskatu behar da eta jaiegun edo asteburuetarako bi astekoa urrerapenarekin. Eskatzeko bideak: